Egun, Oinarriren osasuna arriskuan dago. Urtez urte lan gutxiago jasotzen dugu enpresa ezberdinetatik, eta egun jasotzen ditugun diru-laguntzek ez dute urteko gastuen % 25 ere estaltzen. Proiektuak aurrera jarraitzen badu, Hogar Alavés elkartearen babesagatik eta orain arte egindako lanak ematen digun konfiantzagatik da. Egun, 25 pertsonak baino gehiagok parte hartzen dute Oinarrin, eta kasu askotan pertsona horien jarduera nagusia edota bakarra da. Horrek aurrera egiten laguntzen digu.
Badakigu serigrafia ez dela autokudeaketarako tresna izango, burugabekeria litzateke hori planteatzea. Hala ere, gauza interesgarriak ekartzen dizkigu:
- Gu ezagutzera emateko leihoa da. Internetek mundura ateak irekitzen dizkigu. Proiektuaren funtzioan itsu-itsuan sinesten dugulako Oinarri ezagutzera eman nahi dugu; 15 urteko bermea daukagu eta parte hartzen duten pertsonekin egindako lanak aurrera egiteko indarra ematen digu.
- Serigrafiak eskaintzen duen lan aniztasuna oso aberatsa da, lan txiki asko. Lan teknikoagoak direnak edota edozeinek egin dezaketen lanak ere. Arraspa maneiatzea, garbiketa-lanak edota etxeetara banaketak.
Hori guztia Oinarrik bizi-bizirik jarrai dezan.Eta, batez ere, gure lan-erritmoak pixka bat gehiago kontrolatzeko aukera ematen digu. Oxigenoa ematen digu garrantzitsuena den horretan zentratzeko, hau da, pertsonekin lan egitean.